IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak proiekzioa, Euskararen Etxean

GAUR, irailak 25, 19:00etan, ikus-entzunezkoak izango dira protagonista Bilboko Euskararen Etxean. Nontzefilmak lehiaketaren euskarazko lanik onenen emanaldi bat osatu da gaurko egunerako.

Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jartzen du urtero martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartzen dira (3D, Flash, stop-motion…).

Ikusiko diren lanen arten hauexek izango dira: Ahaztutako denboraren mapa, Alberto Gastesi; Bandera, Koldo Almandoz; Moldatu, Asier Urbieta; Dena eta ezer ez dago, Aitor Oñederra, edo Birjinianori bisita, Maria Elorza, Maider Fernández eta Mikel Herrera.

Gogoratu film laburrek gehienez hiru minutu eta erdiko iraupena dutela, beraz, makina bat euskarazko makina bat film ikusteko parada izango da San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button