BESTELAKOAK

Gernika oroituz, Larrabetzun

Gernikako Lobak egitasmoak proposatuta, Gernikaren bonbardaketaren 81. urteurrena dela gogoraziko dute gaur, apirilaren 27an, Larrabetzun.

Lobak egitasmoarekin 2012ko urtarrilaren bukaeran hasi ziren lanean, ideia pentsatu bezain laster bilerak hasiz, eta horretarako, bideo bat ere egin zuten. Ideia lagun-arteko tertulia batean atera zen eta nahiko modu naturalean zabaldu zen. Memoria historikoaren transmisioa, elkarrekintza, Gernika-Lumoko eta inguruko sortzaileen bisualizazioa dira talde horrek bilatzen dituen helburuak. Memoriaren inguruan zenbait hausnarketa egin dira, eta batez ere modu existentzialean planteatzen dira, nortasunaren alorrean, gutasunaren inguruan, eta abar.

Egun berezi horren harira, 18:30ean, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, Hannot Mintegiak zuzendutako Markak dokumentala eskainiko dute Lobakeko lagunek.

Programazioarekin jarraituz, geroago, 22:00etan, Hori Bai gaztetxean, Kataluniatik etorriko den Marala taldearen kantaldia izango dute. Selma Bruna, Clara Fiol eta Sandra Monfort hirukoteak osatzen du Marala. Sustraidun musika eta feminismoaren hatsa duen proposamena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button