LITERATURA

Emakume idazleak, eta Zientzia eta Literatura

Bidebarrieta Kulturguneak Emakume idazleen mundua programaren barruan Linda Lê idazle vietnamdarraren hitzaldi jasoko du gaur, azaroaren 19an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. ekie4man izango da gaurkoa. Emakume idazleen mundua, Luisa Etxenike idazleak koordinatutako proiektua da, eta Bilboko Institutu Frantsesaren, Bidebarrietako Liburutegiaren, Donostiako San Telmo Museoaren, Irungo Udalaren, Baionako Mediatekaren eta Cultura a mano taldeen laguntza du.

Jaialdiak, emakumeek egindako literatur sorkuntzaren aniztasuna erakutsi nahi du. Hainbat herrialdetako 120 emakume idazle igaro dira Donostian sortu ziren eta 27 edizioetan beste hiri batzuetara zabalduz joan diren topaketa horietatik.

Gaurko saioan, 1963an Vietnamen jaiotako Linda Lêk  hartuko du parte. Txikitatik Saigonen frantsesa ikasi zuen eta 1977an heldu zen Frantziara, eta literaturaren bidea hartu zuen. Berea da, Les Evangiles du crime, prentsaren aho bateko onespena jaso zuen lana. Idale honen beste lanak honakoak dira: Les dits d’un idiot, Les Trois Parques y Voix , Lettre norte, Personne, “Kriss/L’homme de Porlock, eta In memoriam.

Zientzia eta Literatura

Egun hauetan ere, Donostiako Kutxako ekitaldi aretoan, Zientzia eta literaturaren II. Topaketak egiten ari dira.

Zertan datoz bat Borges, Shakespeare eta neurozientzia? Fidagarria al da intuizioa? Eta arrazoimena? Metafora eta haren rola, ezagutza zientifikoaren barnean. Errealitatea eta fikzioa. Zer ikusten dugu irakurtzen dugunean, eta zer irakurtzen dugu ikusten dugunean? Askotariko jakintza-alorretako, hala nola neurozientzietako, literaturako, fisikako eta filologiako, zortzi adituk galdera horiek izango dituzte aztergai, literaturaren eta zientziaren arteko mugan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button