LITERATURA

“Euskal Piratak”, euskal itsasoetan

Asier Sanz Nietok eta Iñaki Mendizabal Elordik osatu dute Txertoa argitaletxeak kaleratu duen Euskal Piratak izeneko liburua. Lan hori, album itxuran uretaratu zen orain dela urte batzuk, baina liburugintzaren itsasoko korronteek bazterreko kala batera eraman zuten, eta han geratu zen, branka arroketan kateatuta. Orain, berriz ere uretaratu du Txertoak, poltsikoko formatuan Iñaki Mendizabal Elordiren testuak eta Asier Sanz Nietoren marrazkiek luzaroan nabigatzen jarraitzea merezi dutela iritzita.

“Eman diezaiogun bide gure jakingurari, haizearen esanetara jarri eta abia gaitezen mundu berri batera, mundu maltzur eta gordin batera, non abenturak berak gidatuko gaituen zazpi itsasoetan barrena egingo dugun bidaia arriskutsuan. Boga dezagun aspaldiko uretan, eta, abordatzera! garrasi basatiarekin batera, egin dezagun salto historiaren ontziaren bizkarrera, garai bateko euskal pirata ospetsuenak ezagutzeko, hots, Mediterraneoko zokondo ezkutuenetatik Ternuako ur jelatuetaraino beldurra erein zutenak. Ezagutu ditzagun beraien ohitura eta lapurreta-teknikak, epopeia eta… eskasiak ere. Ontziratu gaitezen Joannes Suhigaraychipi, Ixtebe Pellot, Jean Lafitte, Michel le Basque edo Pedro Larraondorekin haien ibileren lekuko izateko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button