BERTSOTAN

Nafarroako Bertso Eskolen egun ederra

Igandean ospatu zen Lesakan Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna. Han bildu ziren 60 gazterekin, eta bertso-eskola bakoitzaren (Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakana) agurrekin eman zitzaion hasiera egunari.

Horren ostean, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zen. Eta sari banaketa egin eta gero, bertsotan egiteko aukera izan zuten gazteek.
Gai orokorra, bukaerako puntua eta lau oinak emanda bat-batean aritu ziren. Arratsaldean berriz, taldeen arteko harremanak indartzeko, herrian barrena pista-jolasean aritu ziren ikasleak. Lesakako hainbat bertsolari identifikatu eta haien bertso bana kantatuz eman zitzaion amaiera aurtengo Nafarroako Bertso Eskolen Egunari.

Aupa gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button