BESTELAKOAK

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren tailerra

Bilbaoeszenaren instalazioetan, eszenako ikuskizun bateko production manager izenekoak menderatu behar dituen gaitasunei buruzko tailer bat garatuko da apirilaren 28an.

Eneko Gurrutxaga 2002tik Last Tour International enpresako ekoizpen eta logistika arduradunak eskainiko du tailerra, eta logistika, aurrekontu, negoziazio, ekipoen zuzendaritza eta kontratazio alorretan zelan jardun behar den ikasteko diseinaturik dago. 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org  helbidearen bitartez eman ahal izango da.

Eneko Gurrutxaga aditua da kultur eta aisia proiektuen garapen, diseinu eta kudeaketa integralean, eta beste batzuen artean, eskarmentua dauka Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival bezalako ekitaldien antolakuntzan. Horrez gain, Extremoduro, John Cale, Steve Earle, Mike Ferris eta Govt Mule bezalako taldeen eta artisten nazio eta nazioarte mailako biren arduraduna ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button