LITERATURA

Elkar argitaletxeak udaberriko nobedadeak haizatu ditu

Udaberriari begira argitaletxeak lan berriak prestatzen hasi dira. Elkar argitaletxeak uzta galanta badu. Laster batean presentatuko da Julen Belamunok idaztitako Gaueko zaintzailea nobela.  “Lantegi bateko gaueko zaintzaile batek gaur du azken laneguna, eta lantokiaren txoko eta bazterrak miatzeaz batera bere bizitzaren errepasoa egiten du”.

Honen atzetik etorriko diren beste titulu batzuk honakoak dituzue: narrazioan,  Hauts haietatik (Igartza Saria) Unai Villena; Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre; Ohe hotzak, Jon Ariza de Miguel; Fotogramak, Goiatz Labandibar; Sortzearen eztandak, Xabier Soubelet Xubiltz; Eta galtzen bagera zer?, Egoitz Zelaia. Eta poesian, Hau ez da poesia, Unai Maleski, eta Argia, Peru Magdalena.
Eta saiakeran Pako Sudupek idaztitako Txillardegiren borroka abertzalea lanak argia ikusiko du.

Haur eta gazte literaturan titulu piloa ere argitaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button