MUSIKA

“Izar & Star” zikloaren 100. emanaldia gaur Kafe Antzokian

Izar & Star ekimenean parte hartzen duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatzen dituzte kontzertu ikusgarrietan.  Ziklo horretatik hainbat talde pasatu dira euren ekarpenak haizatzeko: Rukula, Capsula, Mursego, Txuma Murugarren, Lou Topet eta Last Fair Deal, besteak beste.

Azken hitzorduan Lou Topetek AEBetako hainbat talderen abestiak ekarri zituen euskarara eta Rukula bandak M-ak taldeko kantak bertsionatu zituen.

Bada, gaur berton beste zita bat dago Izar & Star zikloaren barruan, gainera hitzordu horren 100. emanaldia izango da. Hala, Izar & Star zikloak Señores, Jupiter Jon eta McEnroe bilduko ditu Kafe Antzokian. Señores bilbotarrek REM talde estatubatuarrenaren doinuak joko dituzte; Getxoko McEnroe banda, berriz, El Ultimo de la Fila talde katalanaren azalean sartuko da; eta, azkenik, Jupiter Jon gipuzkoarrek Punky Reggae Party izenburuko saioa prestatu dute, tartean, Gong, Psychic TV, Lydia Lunch eta Linton Kwesi Johnson artistek doinuak moldatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button