ESZENA

Elgoibarren Urban Show

Elgoibarreko Urban Show-a kaleko kulturaren erakusleiho bihurtuko da abenduaren 17an. Bost talde igoko dira oholtzara: Dance Day, Angel Martin telebistako Fama saioko lehenengo edizioko dantzaria, Creazy Hospital Bilboko breakers taldea, Asier Estanconaren Riu proiektua eta Dance&Smile. Kale kulturaren munduan izen eta ospe handiko taldeak dira lehenengo laurak, eta bosgarrena, berriz, Elgoibarko ikasleek osatutako taldea da.

Kaleko kultur espresioak batzen ditu hip-hop-ak, dantza eta musika ezberdinak besteak beste, eta estilo horietako asko ikusi eta entzuteko aukera izango da abenduaren 17an Elgoibarreko Herriko Antzokian eskainiko duten ikuskizunean.
Ordubete pasatxoko saioa egingo da kaleko kultura mota honen adierazpide guztiak ikusi ahal izateko.

Abenduaren 17an Herri Antzokian eskainiko duten ikuskizuna eta gero, Toletxen tabernan jai handi bat izango da, eta han, saio horretan parte hartuko duten dantzari guztiak izango dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button