IKUS-ENTZUN

Elefanteak tirokatzen Kafe Antzokian

To Shoot an Elephant filma euskarazko azpitituluekin proiektatuko da (originalean arabieraz eta ingelesez mintzo dira) irratia.com irratsaioak antolatuta.

Duela urtebete, Gazan, berun urtua operazioan 1.400 inguru palestinar hil zituen Israelek, atzerriko kazetariak kanporatu ostean. Jazotakoak barrutik ikusi eta grabatu zituzten Alberto Arcek eta Mohamed Rujailah-ek. Bertan geratutako lekuko bakanetakoa dugu Arce bera, eta bere testigantza gordina nazioarteko komunitatearen sarraskiarekiko konplizitatearen salaketa ozena dugu To Shoot an Elephant dokumentala.

Mundu osoan estreinaldi eguna izango da urtarrilaren 18, Global Screening Day – Global Screaming bataiatu dute sarean oinarritutako zabalkunde esperientzia kolektibo berri hau Arcek eta bere lantaldekoek. Euren helburua argi dute ahalik eta zabalkunde gehiago ematea dela lan honi. Horregatik banaketa libreko Creative Commons lizentzia ezarri diote ekoizpenari, gainera eurek ezarri dute Bittorrent moduan doan eskuratzeko Interneten eta internautak animatu dituzte tokian tokiko doako proiekzioak eginez ekimen global honetan esku hartzeko. Gurean irratia.com irratsaioak antolatu du emanaldia, 19:30ean, Bilbo Hirian saioa bukatu eta ordu erdira, Bilboko Kafe Antzokian. Irratsaioan, besteak beste, ekimen honen inguruan mintzatuko gara zuzenean.

DVD formatoan Eguzki Bideoak banatzaile-ekoizle kolektibo nafarra zabaltzen ari da To Shoot an Elephant dokumentala eta proiekzioetan bertan eskura daitezke DVD honen kopiak. Gainera, nahi duenak aukera izango du bideoa bere pendrive edo USB gailuan etxera eramateko ere.

Kafe Antzokian bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button