MUSIKA

Joshua Edelman musikariak “365 Jazz Bilbao Matiné” zikloa inauguratuko du

Jazza guztion bizitzan izenburuko kontzertua egingo du Joshua Edelman musikari estatubatuarrak igandean, Bilbon dagoen EHUren Bizkaiko Aretoko Mitxelena Auditorioan, 12:30ean. Horrela, Bilbao 700 Fundazioak ondutako 365 Jazz Bilbao Matiné zikloa inauguratuko da.

Bilboko Udaleko Komunikazio Kabinetearen arabera, “365 Jazz Bilbao Matinée jazzaren zaleak diren familia eta pertsonentzat eta jazza esperientzia berrien sortzaile lez bizi nahi dutenentzat pentsatutako esperientzia berria da”.

Kontzertuaren harira, New York hiriko Joshua Edelmanek hauxe idatzi du: “Jazza, zintzotasunez, kemenez eta tradizioaren jakitun jotzen denean, jende guztiaren gustukoa da… Erantzukizun hori daukat, doinu hau sentitzen dudan bezala, haren sekretuak nahi duten guztiei irakastea eta entzulego guztiei agertokiaren gainean eskaintzea”.
Hala, igandeko kontzertuan askotariko doinuak joko ditu, Edelmanen bizitza eta ibilbide musikala osatuz: Duke Ellington, Thelonius Monk eta Bach, besteak beste.

Informazio gehiago: bilbao700.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button