ARTEA

“Ekoiztu” laguntzen deialdia, Uharte Zentroan

Uharte Zentroak proiektu artistikoak ekoizteko Ekoiztu laguntzen deialdia abiatu du. Laguntza hauen helburua, “Uharte Zentroaren testuinguruan arte-komunitateko eragileek harremanak izatea, zalantzan jartzea, lankidetzan aritzea eta ikertzea eragiten duena ekoizpena dela ikusaraztea da.” Eta era berean, “artisten lan-baldintzak hobetzea da, eskaintzen diren baliabideen ahalik eta etekinik onena lortzeko”.

Bi laguntza-modalitate ezarri dira, Estudioak Modalitatea eta Baliabideak Modalitatea.

Lehenengoa Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzenduta dago, eta proiektua garatzeko 3.000 euroko hiru laguntza eskaintzen du; gainera, Uharte Zentroan 2023ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta teknologikoak ere bai. Laguntza jasotzen duen pertsonak Uharte Zentroko instalazioetan erakutsi ahal izango du ekoiztutako obra. Deialdiaren itxiera 2023ko urtarrilaren 15ean izango da. Proiektuak Maria Ozcoidi komisarioak, David Mutiloa artistak eta Uharte Zentroko taldeak osatutako epaimahai batek hautatuko ditu

Baliabideak Modalitatea ere Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzenduta dago. Kasu honetan, proiektu bakoitzeko gehienez 1.000€, 3.000 euro arte eskainiko dira. Eta deialdia egun berean itxiko da.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ditu jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button