
Maiatzaren 24ra bitartean, Musikaste, Euskal Musikaren Astearen 53. edizioa izango Errenterian. Eresbil Fundazioak-Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari abesbatzak antolaturiko jaialdiak10 musika eta dantza emanaldi eskainiko ditu. ikusgarriak Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, herriko parrokia eta Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa izango dira.
Joan den ostiralean Lekuona Fabrikan Irungo Oiasso Kameratak eskaini zuen kontzertuak hasiera emango zion jaialdiari, eta toki berean amaituko da ekimena Euskadiko Orkestraren eta Andra Mari abesbatzaren emanaldiarekin.
Aste honetan zertan gozatu egongo da, eta hala, maiatzaren 21ean Dance of change izeneko saioa eskainiko du ESAS Camerata taldeak. Juan Mari Beltran instrumentista eta ikertzaileak kontzertua eskainiko du maiatzaren 22an, Niessen Kulturgunen. Herri Arte Eskolako alboka taldearen eta Hernaniko udal txistularien laguntza izango du.
Abesbatzen eguna antolatu da (maiatzaren 23an) Euskal Herriko gazte abesbatzen lana nabarmentzeko xedez. Kontzertu didaktikoak ere ondu dira maiatzaren 21 eta 22an, Errenteriako ikastetxeetako ikasleentzat zuzenduta.