BESTELAKOAK

“Gazte Sortegiak, sormen laborategia” programa ondu du Gasteizko Oihanederrek

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Gazte Sortegiak, sormen laborategia ekimena ondu du. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer edo laborategiak dira, eta lau gai izango dituzte aztergai: antzerkia, bertsolaritza, musika eta ikus-entzunezkoak.

Lau sortzaile arabarrek zuzenduko dituzte laborategi horiek: bertsolaritzakoa Oihane Pereak gidatuko du, antzerkikoa Unai Lopez de Armentiak, musikakoa Jon Basagurenek eta ikus-entzunezkoena Maider Oleagak.

Tailerrok Kanpezuko Ibernalo Aterpetxean egingo dira, eta Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik. Laborategiak bost egunekoak izango dira, eta apirilaren 3tik 7ra egingo dira.

Informazio gehiago: oihaneder.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button