BESTELAKOAK

Ekimen interesgarriak Algortako Azebarri elkartean

Gaur, martxoaren 23an, 19:30ean, Alemanaren mamua liburua aurkeztuko du Jon Arrizabalaga Gonzalez egileak Algortako Azebarri elkartean. Idazle markina-xemeindarrak 1950 eta 1970 urte bitartean alemaniarrek herrian edukitako istorioak bildu ditu. Arrizabalagak orain arte Alemania naziaren inguruko artikuluak idazten zituen, baina orain istorio denak liburu bakar batean biltzea erabaki du.
Benetako istorioak dira, ez dira fikzioa. Bigarren Mundu Gerraren ostean kokatzen da Alemanaren mamua, Alemania Naziko bi herritarrek lurzoru handi bat zuten gaur egun Bekobenta eskola dagoen lekuan, 27.000 metro karratuko lurraldea zen. Alemaniatik ihes egin zuten herritarrak ziren, etxeko jabea armen merkatari bat zen eta harreman estua izan zuen gobernu naziarekin. Madrilen bizi ziren eta Markina-Xemeingoa haien bigarren etxebizitza zen, oporretan etortzen ziren, batez ere. Etxeko jabea Otto Skorzeny zuen bazkide onenetako bat, hau da, nazien SS armada militarreko buruzagi nagusietako bat, eta aliatuen arabera, Europako gizonik arriskutsuenetako bat. Hori gutxi ez, eta Benito Mussolini Italiako diktadore faxistaren lagun estua zen. Arrizabalagak Skorzenyren inguruko datuak eta adierazpenak jaso ditu liburuan.

Lan interesgarriaren hitzordu honekin batera beste bat antolatu da. Martxoaren 25ean, 20:00etan, Nazioarteko poesiaren eguna dela eta, Maddi Oihenart & Jeremie Garat izango dira Azebarrin kontzertua ematen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button