LITERATURA

"Blas de Otero-Bilboko Hiria" olerki lehiaketara lanak bidaltzeko epea ireki da

Hiru edizio daramatza Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero Fundazioaren kolaborazioarekin, Blas de Otero Bilboko Hiria saria banatzen. Nazioarteko poesia lehiaketa 2008. urtean hasi zen Blas de Otero idazlearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko.

Edozein nazionalitateko pertsonek parte hartu dezakete, baina olerkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Gainera, beste sariketan saririk jaso ez duten lanak aurkeztu behar dira.

Literatura lehiaketak 6.000 euroko bi sari banatuko ditu, bata euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa. Lanek 700 bertso izango dituzte gutxienez eta 1.000 gehienez, gaia, errima eta neurria aldiz, libreak izango dira.

Olerkiak bidaltzeko bi modu daude: paperean aurkeztuz gero, lau kopia bidaliko dira Abando-Barrainkuako Udaltegira, eta bestela web gunearen bitartez bidaltzen bada, pdf formatuan izango da.

Aurreko edizioak

Aurreko urtean Francisco López Serrano (Zaragoza, 1960) idazlearen Camino de Vuelta lanak jaso zuen saria, euskarazko modalitateari dagokionez, hutsik geratu zen. Literatur lehiaketan gaztelaniaz idatzitako 90 lan eta euskaraz idatzitako 3 jaso ziren.

Literatur lehiaketaren helburua literatura sorkuntza sustatzea eta Bizkaiko hiriburuko hiritarren artean, hiriak eman duen idazle handienetako baten irudia ezagutaraztea da.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button