LITERATURA

EIEk Literatura Mentoretza antolatu du

Euskal Idazleen Elkarteak Literatura Mentoretza antolatu du kezka batetik abiaturik: “Maiz jaso ditugu elkartean idazketaren inguruko zalantzak: nola jakin idatzitakoa ondo dagoen? Nori erakutsi? Eta batez ere: zelan lortu gida, aholkularitza, gomendioak?  Idaztea bakardadean egiten den lana da. Mentoretzak, beraz, testuari lagun bat jarriko dio idazketaren bide luzea bakartasunean ez egiteko”.

Hortaz ekimenaren helburua da, idazketa prozesuan laguntza eskaintzea, idazlea ohiko bakardadetik askatzeko eta idazleen artean laguntza bermatzeko. Adin nagusiko idazle hasiberriek edota ohikoa ez duen literatur generoa landu nahi duen idazle trebatuek eman dezakete izena. Literatura genero askotariko proposamenak bidali daitezke, baina parte hartzaile bakoitzak proposamen bakarra bidali dezake.

Aurten, hiru proiektu sarituko dituzte deialdi horrekin eta proiektu bakoitzak idazle bat izango du mentore. Mentoretza bakoitzak 8 hilabeteko iraupena izango du: 2025eko martxotik urrira bitarte.

Proposamenak entregatzeko azken eguna urtarrilaren 28a izango da, eta saritutako proiektuak eta mentoreak otsailaren bukaeran emango dira ezagutzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button