MUSIKA

“Jazz Uhinak Hirian Barrena” zikloaren kontzertua

Gasteizeko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren XVII. edizioa garatzen ari da azarotik. Ekainaren 3ra arte, programak 8 kontzertu didaktiko bilduko ditu. Orain arte, Fran Serrano Quartet, David Sancho 3 edo Tord Gustavsen Trio aritu dira zirkuituan.

Gaur, otsailak 21, Coloma Bertran Quartet izango da bertan. Coloma Bertran biolin klasiko eta garaikidean trebatu zen ESMuC ikastetxean. Bere panorama musikala zabaldu nahian, Dammarie Les Lys herrira (Frantzia) joan zen, Centre des Musiques Didier Lockwood ikastetxean biolin jazza ikastera. Frantzian ezagutu zuen jazzarekiko eta beste musika inprobisatuekiko grina, eta han sortu zituen bere lehen konposizioak. 2020an, bakarkako debuta egin zuen Nocturns i diamants (Segell Microscopi, 2020) lanarekin. Coloma Bertranek bere lengoaia propioa garatu du, non lotura eta kultura aniztasuna etengabeak diren. Haren musikak askotariko soinu denboragabeak biltzen ditu: jazzetik abiatzen dira, eta bluegrass-era hurbiltzen dira, world music erreferentziekin jolastuta. Kontzertu horretan, Quim Abramo (gitarra elektrikoa) Franco Molinari (kontrabaxua) eta Joan Carles Aguerri (bateria) arituko dira  berarekin.

Datozen hileetan honako kontzertu hauek programatu dira: Ester Quevedo 5tet (martxoak 21),  Carlos Bica & Azul (apirilak 25), Big Band´s Guridi Big Band, Big Band Txiki eta Big Band Berri (maiatzak 9), eta Ivonne Walter Quartet (ekainak 3). Kontzertuak 19:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button