MUSIKA

Egunotan Goierriko Jazzaldia, Ordizian

Ordizian, uztailaren 2tik 5era, Goierriko Jazzaldiaren kontzertu guztiak programatu dira.

Gaur, uztailaren 2an, JAC taldearen kontzertua  antolatu da Sugaar Tabernan. JAC (Jaime Alvarellos) blues abeslari eta gitarrajole bikainak eta Simone Negrin narratzaileak kontzertu-hitzaldi berezia eskainiko dute, jazzaren eta bluesaren historiako bidaia musika eta narratiba uztartuz. Gitarraren garrantzia jazz eta blues historiaren ibilbidean, eta 20ko, 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako bluesaren istorioak

Lehen kontzertu horren ostean, Arakistain Kaele Morales Trio, Ordiziako Musika Eskola, Ben Lopez 4tet, MOVE, Nuria Culla eta Jaco Pastorius Legacy 5tet taldeak izango dira protagonistak.

Kontzertuok, Udaletxeko arkupeetan, eta Plaza Nagusian izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button