ESZENA

Huts Teatroa eta Leire Hucha aktorea, Pabellon 6 aretoan

Bilboko Pabellon 6 aretoak ekaineko egitaraua iragarri du, eta nagusientzako euskarazko bi obra ikusi ahalko dira: ekainaren 1ean, Publikoari gorroto (Huts Teatroa), eta ekainaren 2an, Leire Uchak antzeztutako Zer duzu Amy?.

Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu aktoreek taularatuko dute, Publikoari gorroto. Antzerkiari buruzko hausnarketa jostalaria da Publikoari gorroto. “Publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… giza izatearen amildegi ertzera iristeraino”.

Bestalde, ekainaren 2an Leire Ucha aktoreak aurkeztuko duen Zer duzu Amy? Obrak Amy Winehouse kantari ingelesarekin tematua dagoen neska baten istorioa kontatzen du: “Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz.”

Azkenik, ekainaren 13an, Laressistens Fa en cuarta antzezlanaren euskarazko bertsioa antzeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button