MUSIKA

Bide Ertzean taldeak disko-liburua argitaratuko du laster arte esateko

Argazkia: Ibai Arrieta

Bide Ertzean bandak etenaldi luzea egingo duela iragarri du. Horrekin batera, disko-liburu formatuan datorren lan berezia plazaratuko du: Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua eta bitxikeriez osaturiko CD bilduma.

18 urteko ibilbidea egin eta gero, Bide Ertzean pop-rock talde euskaldunak etenaldi luzea egingo du; halere, agur esan baino lehen formatu bereziko lana argitaratuko du, disko-liburua.
Liburu horren testuaz Jon Eskisabel arduratu da, eta grabazioan bitxikeriak bildu dituzte tolosarrek. Gaztelupeko hotsak diskoetxearen arabera, “diskoetatik aparte utzitako kantuak, bertsio argitaragabeak, zuzenean zein irratietan egindako moldaketak, maketak, remix-en bat…”.

Horrekin batera, hiru kontzertu ere egingo dituzte: abenduaren 6an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian; 15ean, Bilboko Kafe Antzokian; eta, azkenik, 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean. “Emanaldi horien ondoren, taldeak etenaldi mugagabe bat egingo du. Bolada luze batean, beraz, Bide Ertzean taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrak horiek izango dira”.

Informazio gehiago: hotsak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button