ARTEA

Oihana Marcosen “slow” estiloko argazkigintza ikusgai Donostian

Suecia, Barcelona, Zaragoza eta Donostiako emakumeei egindako argazkiekin osatu du Oihana Marcosek Gizpukoako hiriburuko FNAC saltokian inauguratu duen erakusketa, zeina uztailaren 5er arte ikusgai dagoen.

Marcos psikologoa, antropologoa eta argazkilaria da. Bere lanak emakumeen inguruan ardazten dira. Adituen aburuz, argazkilari euskaldunaren erretratuak slow estilokoak dira, erritmo lasaian egiten dituelako, denbora-muga barik. Irudiotan, gainera, harremana humanoagoa eta gertukoagoa da, emakumeei buruzko begirada gogoetatsua islatzeko asmoz.

Hala, psikologoa eta antropologoa den aldetik, bere argazkiak produktu artistikoak baino gehiago dira, aktibismo sozialaren bertsio estetikoa osatzen baitute. Marcosen artearen bitartez emakumeok ahaldundu egiten dira. Horretaz gainera, argazkilariak irudi eder bat itzultzen die.

Oihanaren kamera eta argazkiek ispilu gisa funtzionatzen dira, baina ez emakumeek bertara begira dezaten, baizik eta haien buruak ezagut ditzaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button