LITERATURA

Poetak Maiatzean Nazioarteko Jaialdia, Araban

Poetak Maiatzean ekimen literarioa martxan da Araban, poesia gizartearen maila guztietara hurbiltzeko xedez.

Hil osoan 70 jarduera baino gehiago programatu ditu jaialdiak  Araban eta bereziki Gasteizen. Jarduera horietan honako idazle, kulturzale, eta aditu izango dira: Paco Ibáñez, Antton Valverde, Sheila Blanco, Luis Alberto de Cuenca, Irati Jiménez, Estrella Morente, Xabier Olaso, María Buenadicha, Itxaro Borda eta Joseba Irazoki, Ángeles Mora, Cecilia Domínguez, Julia Otxoa, Fermín Herrero, Marina Tapia, Hipólito García, Zorione Erezuma, Isabel Martín, Crisal Rodríguez, Pedro Licona, Subhro Bandopadhyay, Annabel Villar, Julio Pavanetti, Alicja Mª Kuberska, Krzysztof Galas, Alina Galas, Mireya Ortega eta Yania Enríquez, besteak beste.

Poesiarekin batera musika ere entzun ahal izango da Paco Ibáñez eta Antton Valverde kantautoreei esker. Bien errezitaldian abestiak eta poema musikatuak  izango dira protagonista euskaraz eta gaztelaniaz.

Irati Jiménez idazle euskaldunak ere parte hartuko du. Euskadi Saria irabazi zuen Begiak zabalduko zaizkizue izeneko saiakeraren ondorio da Euskal literaturaren historia sobrenatural bat. Bideo-lanen eta musikaren laguntzarekin eta mendez-mende idatzitako testuen bidez, euskal literaturaren errepaso historiko guztiz ezohikoa egingo du. Gure literaturari buruz ditugun ia aurriritzi guztiak irauliz eta abadeen literatura kontsideratu duguna uste baino askoz ederragoa, liluragarriagoa eta interesgarriagoa dela frogatzeko asmoz.

Itxaro Borda eta Joseba Irazoki batera arituko dira Itzalen tektonika aurkezteko. Itxaro Bordak joan den urtean argitaratu zuen lana da. Hortik harturiko poemekin osatu dute ikusgarria bi artistek.

Horiez gain makina bat hitzordu dituzue poesiaren inguruan, Poetak Maiatzean Nazioarteko Jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button