ARTEA

Identitatearen eraikuntzaren inguruko argazkiak paratu ditu Elssie Ansareok Bilbon

Elssie Ansareok gaur Bilboko Espacio Marzana galerian inauguratuko duen The misted glass erakusketan zuri-beltzezko argazkiak ikus daitezke. Irudiok identitatearen eraikuntzaren gaia jorratzen dute.

Artistaren arabera, identitatea honako bi hauetan oinarrituta: pertzepzioan, barruko eta psikologiako egintza esanguratsua, eta apertzepzioan, norberaren pertzepzio izendatzeko terminoa da, kontzientzia edo egoera, non ni-ak bertan zer gertatzen den ezagutzen duen.

Finean, ni-ak nola antzematen duen bere burua. Adibide bat ispiluaren aurreko bere irudia litzateke, egoera traumatikoa, zeinak distortsioak eragiten dituen ni-ak bere buruari buruz duen ideiaren eta egintza errealaren beraren artean sortzen den zuloaren ondorioz. "Barruko elkarrizketa hortxe hasten da estutzen, puntu zehatz horretan kokatu nahi dut neure burua nire lana gauzatzeko", esan du artistak.

Espacio Marzanak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button