MUSIKA

Kontzertuak, kontzertuak, kontzertuak…

Nontzeberrin asteburuan izango diren hiru kontzertu interesgarriren berri izan dugu. Horietako bi Gipuzkoan, Tolosan eta Donostian, eta hirugarrena Bizkaian, Bermeon, hain zuzen ere.

Tolosako kontzertuan hainbat talde eta musikarik parte hartuko dute. Hala, ostiralean, hilak 27, Leidor antzokian Eñaut Elorriaga, Et Incarnatus Orkestra, LASKabesbatza, Amaren alabak eta Baigorriko gaiteroak izango dira, besteak beste.

Egun berean, baina Donostiako DOKA antzokian Non Servium eta La
Pop’lla taldeek joko dute. Lehenengoak Mostoles hiriko Oi! Taldea da eta El Rodillo del Kaos izenburuko diskoa aurkeztuko du. Aurretik, La Pop’lla tributu bandak joko du. Sarrerak dagoeneko agortuta daude.

Azkenik, larunbatean, hilak 28, Bermeoko Kapillan Les Rauchen Verboten (Almeria) eta Controladores Aereos (Bermeo) taldeek joko dute. Lehenengo taldean Corcobadorekin aritzen diren musikariek jotzen dute eta inprobisazioaren esparruan mugitzen dira. Controladores Aereos bermeotarrek, aldiz, noise-rocka jorratzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button