ARTEA

Durangoko Ezkurdi Aretoak utzitako balio handiko ondarea

Durangoko Ezkurdi Aretoaren 50. urteurrena dela eta, Ibarrola, Luis Sanz, Balerdi, Chillida, Merche Olabe, Zumeta, Mari Puri Herrero, Andres Nagel, Alcain, Concha Saez, Marrodan, Tamayo eta Ferreñoren lanak ikusgai jarri dira erakusketa aretoan, uztailaren 17tik 26ra bitartean.

Mikel Onandia Garate adituak hala deskribatu du hasierako garai haietako giro kulturala, Durangon: “Iragan mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetan, Euskal Herrian abangoardiako ekoizpen artistikoaren erreferente bihurtu zen Durango. Gerediaga Elkarteak arte garaikideko lehen erakusketak antolatu zituen 1965etik aurrera. Ondoren, 1970ean, Kulturako Udal Aretoek ateak ireki zituzten Ezkurdiko parkean, Leopoldo Zugazaren zuzendaritzapean. Hurrengo 25 urteetan, Euskal Eskolako ordezkari nagusien (Basterretxea, Chillida, Balerdi, Sistiaga edo Zumeta) eta gazte sortzaileen (Marta Cardenas, Goenaga, Morquillas, Nagel edo Alfonso Gortazar) erakusketa ugari egin ziren bertan.  Kulturako Udal Areto horiek, helburu hezitzaile sendoa eta hainbat kolaboratzaileren inplikazioa zutenak, Durangoko Arte eta Historia Museoaren hazia izan ziren. Halaxe eratu zen, hain zuzen ere, 80ko hamarkadan euskal artearen funts publiko nabarmenetako bat.”

Hori guztia balioan jartzeko Kulturako Udal Aretoetan ikusgai egon diren erakusketen katalogo eta kartelak, bertan izandako obrak, eta muntaketa eta inaugurazioen argazkiak bildu nahi izan dituzte erakusketa honetan. Era berean, Durangoko Udalak, hasiera batetik lanean aritu ziren Leopoldo Zugaza, Jesus Astigarraga eta Basilio Aranak eginiko lana eskertu nahi izan du erakusketa honen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu