ARTEA

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, Elorrion

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Elorrioko Iturri Kultur Etxean egongo da ikusgai, urriaren 14tik 26ra. Aurretik, Bilbo, Leioa, Gernika-Lumo, Barakaldo eta Lekeitiotik igaro da. Maria Azcona, Kristina Losa eta Oihana Torre dira XXXII. edizioan saria jaso duten artistak.

Lehenengo saria Maria Azconak eskuratu du 8848 metros izeneko obra batekin, non munduko mendirik altuenean gertatzen den tragedia irudikatu nahi izan duen. Hildakoak omen daude bidean eta hortxe ere garaipenaren ikurra onartzen da, “gure garaiaren onean eta txarrenaren sintomak”. Kristina Losak Concrete izeneko obrarekin bigarren saria eskuratu du, eta Oihana Torrek 49 Kubo izeneko lanarekin hirugarren saria eskuratu du.

Ezaguna denez, erakusketa horrek gure lurraldeko artista berriak, eta beste tokiren batetik etorrita, euren sormen-lana Bizkaian garatzen duten artistak ere lagundu eta sustatzea du xede.

Ertibil 2014 edizioan 104 obra artistiko aurkeztu dira, eta guztietatik, Petra Maria Joss, Kepa Garraza, Miren Arenzana, Jaime Cuenca eta Ana Salaverri kideek osaturiko epaimahaiak, 14 obra aukeratu ditu eta beste hiru sari eman.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button