BESTELAKOAK

Durangoko Azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa

Gerediaga Elkarteak 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Aurreko urteetako edizioetako lehiaketekin alderatuta, aurten, partaideei Azokaren irudia diseinatu beharko dute. Horrekin batera, irudiak Azokaren kartel nagusi modura izango duen garapena aurkeztu beharko dute. Irabazleak 1.300 euroko saria eskuratuko du. Lana aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Lehiaketan parte hartzen duen egileak lan bakarra, originala, argitaratu gabea eta teknika librekoa aurkeztuko du. Irudian erabilitako ikurrek ezin dute inolako diskriminaziorik egin.

Irudia Cd-rom edo DVD euskarrian aurkeztu behar da. Horrekin batera kartelaren garapena ere egin behar da eta paperean bidali (84 x 59 cm). Kartelean derrigorrez honako testu hau jarri beharko da: 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2011 abenduaren 4tik 8ra.

Lanak 2011. urteko uztailaren 15erako (barne) aurkeztu beharko dira: Gerediaga Elkartea, Larrasoloeta kalea 3, 48200 Durango, Bizkaia.

Oinarrien xehetasun guztiak Gerediaga elkartearen edo Durangoko Azokaren webguneetan jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button