
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren Mendi Tour zirkuituak martxa hartu du eta makina bat herri bisitatzen ari da. Egunotan, martxoaren 6tik 8ra bitartean, eta hainbat tokitatik pasatu ostean, Tolosan izango da.
Betiko legez, Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko film onenek osatuko dituzte zirkuituaren emanaldiak, beti ere gai askorekin: alpinismoa, eskalada, eskia, kayak, nabigazioa, surfa, esplorazioa, dantza bertikala,… eta abar.
Pantailaratuko diren lanen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, An Accidental Life (2022ko Mendi Film Sari Nagusia), Ephemeral eta Egoland (2022ko saridunak eta Mendi Film Hasiera Ekitaldian proiektatuak), From shade to light eta Agur Artzai (bina sari 2022ko Mendi Filmen) edota Everest Sea to Summit lana, mendiko zinemaren historiako filmik sarituenetako bat.
Hortaz, abentura guztia egunotan, Tolosako Leidor Zineman ikusgai.
Informazio guztia: Mendi Tour.



