ARTEA

Javier Balda artistaren erakusketa Iruñean

Javier Baldak (Iruñea, 1958) 2010ean jasotako Pollock-Krasner Foundation bekaren harira, azken bi urteetan eginiko lanari buruzko erakusketa paratu du Moises Perez de Albeniz galerian.

Bekaren bitartez landu duen egitasmoan, irudi geometrikoekin osaturiko koadroak, estudioan prozesaturiko kolorezko irudi digitalekin uztartzen dira. Nahasketa horretatik, gainera, eskultura leunak ere sortu dira. Horrela, pinturaren eta eskulturaren uztarketa bilatu du.

Hala, erakusketan muralak ikus daitezke, non pintura apur bat independizatzen den, beste material batzuekin gainjartzeko, betiere, artistaren pentsamendu arkitektoniko eta eraikitzailea tarteko delarik. Baldaren hitzetan, pintatu baino eraiki egiten du. Denbora gehiago ematen du eraikitzen, jartzen eta kentzen, pintatzen baino.

Bolumendun obrez gain, paper gainean eginiko lanak ere badira Iruñeko erakusketan: marrazki anbiguo gisa jokatzen duten irudi zatikatuekin eginiko collageak, trazuaren eta bolumenaren artean, hondoen eta lehen planoen artean, oinarri fotografikoa edo zinematografikoa dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button