MUSIKA

Bilboko Aste Nagusian arituko diren bertako pop rock taldeen zerrenda

Ohi den bezala, aurten ere bertako pop rock taldeen lagin interesgarri batek parte hartuko du Bilboko Aste Nagusiaren egitarauan. Kontzertuok Bilborocken egiten dira, 20:00etan.

Abuztuaren 20an, larunbata, hasiko da bertako pop rock taldeen erakusketa. Egun horretan The Riff Truckers eta Ornamento y Delito taldeak arituko dira; 21ean, One Last Cigarette eta Chivo; 22an, Quaoar eta Basaki; 23an, Krell eta KRPNTRS; 24an, Red Garage eta Haggish; 25ean, Ero eta Steel Puppets; 26an, Sweet Oblivion eta Gringo; eta, azkenik, 27an, The Yellow Big Machine eta Zapatotipobota. Emanaldia guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Bestalde, astelehenean, hilak 29, eta Bilborock Zinema Ziklo Musikalaren baitan, Michael Wadleigh zinegileak zuzenduriko Woodstock (1997) filma proiektatuko dute Martzana Moilan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button