Dokan ostiralean joko duten taldeei dagokienez, All Became Dust laukote gaztea da eta hardcorea eta metala uztartzen dute. The Hostile banda ere laukote gisa aurkezten da eta rock bizia jotzea du helburu, bere eraginen artean honako hauek aipatzen dituzte: Kuraia, Batsteaks, Zco Chain, Rage Against The Machine, Berri Txarrak, eta The Who.
Azkenik, Madeleine taldea lau bat urte daramatza entseatzen eta errealaren partiduak ikusten, baina hilabete batzuk bakarrik jendaurrean izerditan. Post-rock musika instrumentala edo egiten dute, zerbait esatearren. 5 taldekide dira: Egibar (teklatua eta sintea), Jago (baxua), Gartxot (gitarra), Itzal (gitarra) eta Beni (Bateria).
Asmo eta helburu bakarra kontzertuak jo ahal izatea da, edonon, edonola, edozeinekin disfrutatuz, eta musika edozein zirrikitutatik entzunaraziz. Lehen lana 2009 urte bukaeran amaituriko Madeleine da, 6 kantuz osaturiko 36 minutuko ordu erdia. Myspace webgunean entzungai daude abesti guztiak, eta diska osoa doan jaits daiteke bertatik.
Doka Antzokiak bidalita



