BESTELAKOAK

Efektu bereziei buruzko erakusketa, Donostian

Iberia FX. Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman erakusketak Estatuko efektu bereziek egindako ibilbidea jasotzen du, eta Okendo Kultur Etxean dago ikusgai, azaroaren 19ra arte. Erakusketa Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astearen baitan ondu da.

Espainian, XX. mende hasieran egin ziren lehenengo urratsak efektu berezien esparruan. Harrezkeroztik, efektu bereziek bilakaera nabarmena izan dute, egungo edizio digitalera iritsi arte.

Donostia kulturaren arabera, “Erakusketa berezi honetan attrezzista, dekoratzaile, makilatzaile, arte-zuzendari eta efektu berezietako teknikarien sorkuntza diren itsaspekoen maketak, espazio-ontzi bitxiak, historiaurreko munstroak, haurtxo mutante ikaragarriak edo momifikatutako tenplarioak ikus daitezke”.

Erakusketan, ondoko teknikariek lanak ikus daitezke: Segundo de Chomón eta Fructuoso Gelabert aitzindariak, besteak beste, El laberinto del fauno (Guillermo del Toro, 2006) edo Eva (Kike Maíllo, 2011) filmetan lan egin dutenak, edo Juan Piquer Simónen zientzia fikzioa, Conan, the Barbarian (John Milius, 1982) filmean aritu zena.

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button