MUSIKA

Donostiako Jazzaldiaren luxuzko programazioa hastear

Donostiako Jazzaldiaren aurtengo edizioak luxuzko programazioa izango du, eta guztira, 84 kontzertu eskainiko dira hiriko 14 agertokitan, uztailaren 20tik 25era arte.

Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari bilduko ditu, besteak beste, Herbie Hancock, Iggy Pop, Diana Krall, Gregory Porter, Amina Claudine Myers, Hiromi, Yann Tiersen, Ben LaMar Gay, Calexico, Steve Coleman, Louis Cole, Lakecia Benjamin eta Miho Hazama.

Kontzertuok honako hauek: 21 tokiko taldeenak, 10 familiei zuzenduak Txikijazzen hamargarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren zortzigarren ediziokoak, 4 Katapulta zirkuitukoak…

Aurten, Amina Claudine Myers eta Mulatu Astatke artistei emango zaizkie Donostiako Jazzaldia sariak, musika estilo horretan egin duten ibilbide oparo eta luzeagatik.

Musikari handien artean, aipatu behar da, azkeneko egunean, uztailaren 25ean, Trinitate plazan, emakumezko Jazzaren beste bi ordezkari handi arituko direla: Lakecia Benjamin saxofonista, eta Diana Krall.

Makina bat kontzertu dagoenez, Donostiako Jazzaldiaren programazioan arakatu beharko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button