MUSIKA

Kase.O eta Berri Txarrakek Donostia Festibalean parte hartuko dute

Last Tour agentziak jakinarazi duenez, irailaren 14an eta 15ean, Donostia Festibalaren edizio berri bat egingo da Donostiako Hipodromoan. “Egungo ikus-entzuleekin konektatzen duten momentuko hainbat estilotan jarri du bere begirada jaialdiak”.

Hala, Kase.O rap zalea eta Berri Txarrak rock taldea izango dira kartel-buruak, baina bi horiei hainbat artista batuko zaizkie: C. Tangana, Niño de Elche, Riot Propaganda, La M.O.D.A., La Luz, Nathy Peluso, Cala Vento, Pet Fennec eta Carolina Durante. Last Tourrek iragarri duenez, laster, jaialdian parte hartuko duten artista gehiagoren izenak zabalduko dituzte.

“Rock, hip hop, trap, flamenco ikonoklasta… Finean, hiriko musika, modernoa eta nortasun handikoa, zeinak askotariko publiko heterodoxoekin konektatzen duen, ezohikoa eta apurtzailea den areto batean, alegia, Hipodromoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button