MUSIKA

Donostiako “Emakumeen Astea”, Olana Liss musikariarekin abiatuko da

Gaur berton abiatuko da Donostiako Intxaurrondo kultur etxean, XXXI. Emakumeen Astea, eta bertan, Caceresen jaiotako Olana Liss kantari eta musikagilea arituko da inaugurazio ekitaldian.

Bere jarioan jazz, soul, r&b, blues, pop eta bestelako estiloen zertzeladak topatuko dituzue, izan ere, 17 urterekin hasi zen musika munduan. Gerora,  Gecko Turner, Janette, Piruchi Apo edo Freedonia bezalako artistekin batera aritu da.
Urte hauetan guztietan, estudioko grabazioak egin ditu, Espainia eta Europako eskenatokietan bere kantak haizatu ditu, eta bere musikalak Donostia eta Madrilen ikusi dira.
Extremadurako Orkestra Sinfonikoarekin batera Mujeres Ex proiektuan ere parte hartu du.

Orain, ibilbide honetako influentzia desberdinak hartuz bere lehen diskoa izango denarenarekin lanean dabil. Bertan, jazz, soul, r&b, blues, pop eta abar aurkitu dituzue, ingelesez eta gaztelaniaz, eta nola ez, “bere sustraiak atzean utzi gabe disko osoan flamenkoa eta afrikar doinuen zertzeladak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button