LITERATURA

Eleberri autobiografikoaren inguruko topaketa

Eztabaidak literaturarekin ekimenak eleberri autobiografikoaren inguruko saioa proposatu du gaurko egunerako, urtarrilaren 17an, Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Hitzorduan Gabriela Ybarra idazle bilbotarra (2016ko Euskadi Literatura Saria) eta Carlos Pardo idazlea elkartuko dira, eta César Coca kazetaria izango da moderatzailea. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Gabriela Ybarra (Bilbo, 1983) idazlearen lehenengo liburua El comensal eleberri autobiografikoa izan da. Bertan, egilea, heriotzarekin eta familiarekin duen erlazioa ulertzen ahalegintzen da. ETAk bere aitona hil zuen 1977an eta, amaren heriotza, minbiziaren ondorioz. Carlos Pardo (Madril, 1975) idazlearen lanean behin eta berriro agertzen den ezaugarria, autobiografiarekin duen interesa da, berak adierazi duen bezala, “gizarteak ze eragin duen geure buruari buruz pentsatzen dugunean, geure nortasuna osatzen dugun moduan. Esperientzia bati esanahia ematen diogun moduan”. Literatur kritikari gisa aritzen da hainbat argitalpenetan, Anónima poesia aldizkariaren zuzendaria da, eta 2011ra arte, Cosmopoética izeneko Kordobako nazioarteko poesia jaialdia zuzendu zuen. Los allanadores bere poesia liburuak Ojo Crítico saria lortu du.

Eztabaidak literaturarekin egitarauan euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparruko egile askok hartu dute parte, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz. Oholtzatik Jon Alonso eta Jon Arretxe, Javier Reverte eta Luisa Etxenike, Jasone Osoro eta Gotzon Barandiaran, Blanca Riestra eta Eider Rodríguez, edota Felipe Benítez Reyes eta Eduardo Mendicutti pasatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button