ARTEA

Mugimenduzko Irudien Laborategia

Tailer hau animazioaren teknikarekin lan egin nahi duten artista edo errealizatzaileei zuzendua dago. Tailerrean parte hartzeko baldintza da ekoizpen fasean dagoen proiektu bat edukitzea (edozein diziplinatakoa izan daiteke). Ikasleek beren proiektuaren garapena aurkeztu beharko dute prozesuan zehar. Taldean eztabaidatuko dira, kritika konstruktiboaren bidez. Tailerraren asmoa animazioaren ideia zabaltzea da, instalazioa, performancea eta eszenaratzea bezalako gaiak landuko dira, bereziki, espazio eta denboran mugimenduarekiko duen erlazio dramaturgikoan arreta jarriaz.
Partaideek ekoiztutako filmen adibideak erakutsiko dituzte (irudi errealak eta animaziozkoak) eta arteari, antzerkiari eta arkitekturari buruzko iradokizunak ere egin ahal izango dira.

Laborategiaren xedea da ingurune teoriko eta praktiko bat sortzea, ikus-entzunezkoen alorrean esperimentatu eta ekoizteko. Aurten egingo diren tailerrei esker, animazioaren teknika aurkeztuko zaie bai alor hori lehendik landu duten artistei, bai lehen aldiz datozenei.
Ekoizpeneko jarduerak urte osoan zehar egingo dira. Animac Artelekun 2010 erakusketa egunetan, berriz, tailerrak eta mintegiak antolatuko dira, pelikulen programazioaren osagarri. Azkenik, jardueren programan, talde eklektiko bat aurkitu da, sorkuntza prozesua beste modu batera ulertzen duten artista idazlez, artista grafi koz, dantzariz eta errealizadorez osatua.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button