IKUS-ENTZUN

“Bilbo Zinemaz Blai” zinema zikloa

Bilbon Norbait Bahitzera izenburupean abiatuko da gaur Bilboko Euskal Museoan, hiriaren historia nostalgiko eta sozialaren inguruko dokumental berezien zikloko bigarren partea. Maiatzetik ekainera bitartean garatzen ari da zikloa hau.

Gaur, maiatzaren 12an, 19:30ean, Octubre 12  (Ernesto del Río eta Luis Egiráun, 1982) eta El ojo de la tormenta (Ernesto del Río eta Luis Egiráun, 1984) filmak pantailaratuko dira. Lehen lan horretan, “Valeriak, Bilbon erbesteratuta bizi den gazte argentinarrak, Latinoamerikako gaiei buruzko hitzaldiak ematen ditu. Daniel, argentinarra bera ere, hitzaldi horietako batera joan da, eta zain geratu zaio hitzaldia amaitu ostean. Hortxe abiatzen da bahiketa politiko bat, Valeria buru-belarri harrapatzen duena, berak nahi ez badu ere”. Hainbat sari jaso ditu lan honek, hala nola, Kultura Ministerioaren Kalitate Sari Berezia, Zilarrezko Mikeldi Saria eta Euskal Zinemaren Saileko Sari Nagusia, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (ZINEBI).

El ojo de la tormenta film laburrean “Matías gazteak arazo ekonomikoak ditu, eta Txarorengana jotzen du sarri, diru-eske. Matíasek, kasualitatez, bere diru-arazoak konpontzeko modua topatu du, modu nahiko berezia bada ere. Euskal industria-gizon bat bahitu dute, eta gazteak aurkitu egin du”. Aurrekoaren moduan oso film saritua izan da hori ere.

Luis Eguiráun eta Ernesto del Río zinema-zuzendariak film hauen aurkezpenean izango dira, eta bertan izango da Mario Pardo aktorea ere.

Hurrengo saioa maiatzaren 26an izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button