ESZENA

Asteburu honetan hasiko da Biarritzeko “Maitaldia” jaialdia

Irailaren 8tik 17ra bitartean luzatuko da Biarritzen Maitaldia 2017 Le Temps d’Aimer la Danse kalitatezko egitarau batekin. Guztira 28 konpainia ikusteko parada egongo da Lapurdiko kostaldeko herri horretako hondartzan, kasinoan, Bellevue plazan eta bestelako toki batzuetan.

Ikusgarriekin batera Le Temps d’Aimer la Danse jaialdiaren programazioak bestelako hitzordu interesgarri batzuk ere atondu ditu, hala nola,  erakusketak, ikastaroak, hitzaldiak, entsegu publikoak eta abar.

Hamar egunez, Maitaldiak dantzaldiak Nancy edo Grenobleko koreografia zentroak, Nizako Balleta, Israeldik eta Kolonbiatik helduko diren dantza taldeak hartuko ditu, eta Euskal Herriko talde zenbaiten obrak ere erakutsiko ditu, abangoardiako dantzaren munduan sortzen diren ikuskizun berritzaileak kaleko publikora gerturatzeko.

Zuzendari artistikoa den Thierry Malandainek adierazi du ekimenaren izpiritua:  “Nahiz ez eta ez den adinik edo urtarorik liluratua eta zoratua izateko horra datorkigula Dantzaren Maitaldia. Eguneroko kezka itogarrien bitartez: plazer iragankor batekin libertitzeko, ametsetan gaindi ibiltzeko, ingurumen alai edo seriosetan zehar ibiltzeko denbora. Galdua da, behin ere dantzatu gabe egon garen eguna zioen Friedrich Nietzschek. Omen beti hogoi urte dugun bihotz zoko horretan, beti dantzatu behar da beraz, egunez-egun, baina ere bildu, bateratu soleimendu miresgarriak bizitzeko, berrikuntzak ekartzen, harritzen eta arintzen duen arte bat ospatzeko”.

Noiz, zer eta non jakiteko: Maitaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button