LITERATURA

“Dk Poesia” lehiaketaren IV. edizioa martxan

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz, Dk Poesia lehiaketaren IV. edizioa abian jarri du. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.

Deialdi honetara 35 urte bete gabeko egileak aurkez daitezke, eta beren poesia bildumak euskaraz eta bakarka idatziak, originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak izango dira.

Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Poesia bildumak PDF formatuan eta izenburuarekin bidaliko dira, egilea nor den jakitera eman dezakeen inolako daturik jarri gabe, eta horiekin batera, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta, NANaren fotokopia bat).

Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatutako epaimahaiak jasotako lan guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazlea. Saria 1.000 euro izango da. Horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango zaio irabazleari.

Xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu