
Pablo Auladell ilustratzailearen eta komiki egileak Elephant Express izenburuko tailerra zuzenduko du ostiralean, martxoak 14, BilbaoArten.
Halaber, larunbatean, martxoak 15, Alas y olas eta La Feria Abandonada liburuen gaineko erakusketa ere inauguratuko du, Bilboko Garabat denda eta galerian, 19:00etan.
Tailerrean ondoko gaia jorratuko du Auladell-ek: “Nola lortu misterioa ilustrazio batean?” Ilustratzaileak bere lan-metodoak erakutsiko ditu, eta partaideek jolas poetiko txiki bat ilustratu beharko dute, misteriodun irudia lortzeko xedearekin; tailerrak lau ordu iraungo du, 16:00etatik 20:00etara.
Larunbateko erakusketaren harira, Auladell-en Alas y Olas eta La Feria Abandonada liburuen ilustrazio originalak izango dira ikusgai Garabaten. Alas y olas lanak Espainiako Kultura Ministerioaren Edizio Sari Nazionala jaso zuen 2012an, eta La Feria Abandonada Barbara Fiorek argitaratu zuen 2013an.
Auladallek 30 liburu inguru plazaratu ditu; liburu horietan klasikoak berrasmatu ditu, bai eta testu garaikideak ilustratu ere. Horrekin batera, bere estilo narratibo propioa ere garatu du: dotorea, lirikoa eta delikatua, baina baita artegagarria eta sendoa ere.