
dFERIAko XXII. edizioan parte hartzeko konpainientzako izen emate epea irekita dago urriaren 9a arte. dFERIA ekimenaren hurrengo edizioa martxoaren 7tik 10era ospatuko da eta izen-ematea webgunearen bitartez egin behar da.
dFERIA jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartzeko, honako hauek kontuan hartu beharko dituzte antzerki eta dantza konpainiek: webgunean eman beharko dute izena: www.dferia.com. Han aurkituko dute bete beharreko izen-emate fitxa, eta ikuskizunaren dossier osoa eta fitxa teknikoa erantsi beharko dizkiote, irailaren 17a eta urriaren 9a bitartean. Antzerki-lanaren DVDa honako helbide honetara bidali beharko da: dFERIA Donostia, Victoria Eugenia Antzokia, Erregina Erregeordearen kalea, 8, 20003 Donostia.