
Datorren urteko martxoaren 14tik 18ra bitartean egingo den dFERIAk programazio eszeniko osoa prest du. Barikuan jarriko dira salgai ekitaldi guztietarako sarrerak.
Datorren urteko ekitaldiaren leloa Legatua izango da, eta Danimarka izango da herri gonbidatua.
Guztira, 31 konpainien 31 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Oholtzaratuko diren ikuskizun asko estreinaldiak izango dira, eta denetarik izango da, dantza, antzerkia eta diziplina anitzeko beste ikuskizun bat ere.
Toki askotako konpainiak izango dira bertan eta atzerriko konpainiak Italia, Taiwan, Danimarka eta Argentinatik etorriko dira.
Txalo Produkzioak, Ados Teatroa, Dejabu konpainia, Tanttaka Teatroa, Cielo Raso, edo Led Silhouette Iruñeko Ganbara Abesbatzarekin, izango dira Euskal Herriko talde ordezkariak.
Egunez eguneko saio guztiak zeintzuk diren ikusteko: dFERIA



