
Clown-a mota guztietako publikoengana hurbiltzea xedez duen Deustualdeko Klown jaialdiak lehen mailako clown ikuskizunak eskainiko ditu otsailaren 6tik 25era arte. Deustuko eta San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegiek hartuko dituzte emanaldiak eta sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.
Edizio honetako egitarauak sei konpainiaren ikuskizunak bilduko ditu. Bata Bizkaikoa da (Erre produkzioak), eta bestea Nafarroakoa ( Ido LocA), Valentziatik etorritako beste bat (Manolo Costa eta Mindanguillo), bi Kataluniakoak dira ( Roi Borrallas eta La Churry) eta azken Argentinakoa (Maiclown).
Diogun moduan, bihar bertan, otsailaren 6an, abiatuko da ekimena Erre Produkzioak taldeak egingo duen Magiklown lanarekin. “Ikuskizun dibertigarri horrek magia eta pailazoak nahasten ditu. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas haurrak harritzeko prestatu duten ikuskizuna aurrera ateratzen saiatuko dira, baina patuak normaltasunez ez ateratzea nahi izan du.”
Programazioaren gaineko xehetasunak, hemen.



