
¿Quién nos disparó? izeneko antzezlanaren estreinaldia egingo da gaur, hilak 13, Arriaga Antzokian. Ramón Bareak zuzendu du Alexandru Stanciuren obra hau, non Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Nagore Navarro, Leyre Berrocal, Juana Lor eta Gaizka Chamizo aktoreak arituko diren.
Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak bultzatzen duten Antzerkigintza berriak programaren baitan sortu da proiektua, eta Pabellón 6 arduratu da muntaketaren produkzioaz.
¿Quién nos disparó? benetako gertakarietan oinarritutako alegia bat da, desengainuari buruzko alegia bat; baina, aldi berean, fantasia bat ere bada. Bertan beldurrari buruzko, emigrazioari buruzko, esplotazioari buruzko, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzko sentipenak biltzen dira.
Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: “Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten”.