MUSIKA

"Desde Santurce a Bilbao….."

Edo antzeko zerbait kantatuko dute, bihar arratsaldean errekaratuko diren hainbat talderen kideek. Izan ere, arratsalde rockeroa osatu du Subversion X taldeak, Manifa eta Flema taldeekin batera, Nerbioi itsasadarrean gora eta behera.

Bilboko itsasadarrena gora eta behera bidean joko dute hiru taldek kontzertu ederra, Txinbito ontziaren barruan. Subversion X, Manifa eta Flema taldeak ontziratuko dira arratsaldeko 17:30ean Santurtzin, Bilbon ziaboga egiteko. Buelta eginda kalejira ederra egingo dute Arrantzal-Vikinga-Pirata-Punk La Kelo gaztetxeraino.
Pixka bat geroago, 20:30ak inguruan Subversion X, Manifa eta Flema taldeek megakontzertua egingo dute aipatu gaztetxean.

Joan nahi baduzu, itsasoko giroa ekarri jantzietan ere. Puntualitatea eskatu dute Txinbitoak ez du itxaroten eta.
Egun horretan itsasadarreko ur zikinak kurritu duen itsasontzirik zital eta bortitzena abiatuko da.
Bizi abentura!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button