IKUS-ENTZUN

“Dernier Maquis” filma emango dute Bilbon

Bilboko Institut Français-ek eta FNAC dendak lankidetzan, Rabah Ameur-Zaimeche zinegilearen Dernier Maquis (2008) filmaren emanaldia ondu dute gaur, aipatutako dendan, 18:00etatik aurrera.

Pelikulak ondokoa kontatzen du: Mao musulmana  eta langile autonomoa da, hondatutako industria-parke batean egiten du lan. Meskita bat egitea erabakiko du Maok, eta horrekin batera, lider bat izendatu beharko du. Azken deliberazio horrek tentsioak eragingo ditu langileen artean.

Zuzendariaren harira, Rabah Ameur-Zaimeche Aljerian jaio, baina Frantzian finkatu zen, 1968an. Giza Zientziak ikasi eta gero, 1999an ekoizpen-etxe propioa abiatu zuen, Sarrazink Productions. Bere lehen filma, 2001ean estreinatu zuen, Wesh Wesh, qu’est-ce qui se passe?.  Bere laugarren lanak, Les Chants de Mandrin, Vigo sari prestigiotsua jaso zuen 2011n.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button