MUSIKA

Dena prest Bilbao BBK Live jaialdia abiatzeko

Gaur izango da 2024ko edizio honen hasiera, eta hala, Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da. Jaialdi potoloak 100 artista baino gehiago ikusteko aukera eskainiko du, eta betiko legez, talderik handienak ere Bilbora hurbilduko dira: Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive edota El Columpio Asesino

Horiek eta beste asko Kobetamendiko natura-ingurunean.bilduko dira musika zuzenean jotzeko. Hortaz, hiru egunetan, “musika ona, askotariko publikoa eta dibertsioa naturagune paregabe batean; hori guztia munduko gastronomia onenarekin onduta”.

Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egun honetan musikaren legenda handiak arituko dira, hala nola Massive Attack, The Prodigy, Air edo Los Planetas taldea, Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen.
Horietaz gain, beste talde interesgarri batzuk ere izango dira bertan: Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Shygirl presents Club Shy, Orbit, Mezerg edo NewDad. Eguna osatzeko, Nunatak, Martín de Marte, Nexo Malito eta CRRDR proiektuak izango dira ikusgai.

Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones artista ikonikoa izango da. Harekin batera, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Daniela Pes, Ezra Collective ….. Euskal taldea ere izango dira: Iruñeko Melenas, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.

Larunbatean Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak arituko dira, bai eta rock alternatiboko Alcalá Norte taldea eta Alba Morenaren pop delikatua, Mujeres taldearen garage doinuak, Boye bartzelonarra eta Oki Moki euskaldunak.

Bestelako jakingarriak, ekimen paraleloak, autobusak, ordutegiak eta abar: BBK Live.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button