MUSIKA

“Xiberoko sutondoan”, Dominika Etxarti gorazarre

 

Niko Etxarten aita zen Dominika Etxart kantariari (Altzürükü/Zuberoa 1932-Oloroe/Bearno 2012) eginiko omenaldia da Xiberoko Sutondoan (Elkar) izenburuko DVDa.

“Kantatzea zen bere bizia, eta Zuberoako kantu tradizionala, bortü botza erara, bere pasioa. Behin eta berriro, kantaldietan eta agerraldietan, aurrekoengandik jasotako altxor baliotsua, bere konposizioekin aberastua, eskaini digu zuberotar kantuaren muina guztion eskura jarriz”.

Aita-semeek elkarrekin argitaratu zuten Eperra (Elkar, 2004), abesti tradizionalez osaturiko diskoa: autore ezezagunen doinuak, Zuberoako konposatzaile nagusien abestiak (Ligeix, Etxahun, Attuli,..), eta baita eurek sortutako batzuk ere, denak Zuberoako tradizioari jarraiki. DVDan, halaber, aita eta semea mahai baten inguruan bilduta ageri dirafamiliarekin kantuan, aipaturiko grabazioko doinuak eta beste batzuk abesten.

Ikus-entzunezko lan hau, zuzenean ikusteko eta entzuteko beta ere izango da abenduaren 2an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Bertan, Etxart familiarekin lotura izan duten artistak izango dira, hala nola, Odol Berria taldea (Niko Etxart, Jean Etxart, Jean Etchegoien); Altzükütarrak taldea, eta Xiberotarrak Abesbatza.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button